Sharma sukaldeko taldeko liderra Iker Gonzalez Ayerbe da. Iker Donostiako
(Gipuzkoa) Maria Cristina hoteleko sukaldeburua izan da bederatzi urtez
–donostiar hiriburuan bost izar dituen hotel bakarra da–, eta 3 urte
eman ditu Basque Culinary Centerren ikerketa gastronomikoak egiten.
Donostiako Ostalaritza eta Turismo Eskolan eta Biarrizko Lycee Hotelien
prestatu zen, eta ondoren Peru, Txile, Argentina, Kuba eta Italian garatu
du bere ibilbidea. Pertsona geldigaitz eta gartsutzat du bere burua,
eta horrek etengabe zapore berriak aurkitzea ahalbidetzen dio, plater
bakoitza zentzumenentzako eztanda izan dadin.

SHARMA sukaldeko eta jangelako taldeetan profesional kualifikatuak ditugu, esperientzia handiarekin ekitaldietarako catering zerbitzuetan. Etengabeko eboluzioan dagoen taldea, bezeroari zerbitzurik eta traturik onena emateko.