Diseinatzen dugun cocktail zerbitzua diseinu, zapore eta lehengaien kalitateagatik da harrigarria. Euskal Herriko tradizio gastronomikorik handienarekin zipriztindutako Pintxoak. 
Dotoreziaz egokitzen gara joeretara, gourmet estazio desberdinak eskainiz, bazkaltiarrek gastro-esperientzia batez disfrutatu dezaten. Eszenaratze zaindu eta modernoa, ekitaldiari balio erantsia emateko.
Gure coffeebreaketan aukera gozoak zein gaziak eskaintzen ditugu, baita healthy produktuak ere, bezeroaren beharretara egokituta. 
Azken joerei jarraituz, gourmet estazio desberdinak diseinatzen ditugu eta “Show Cooking” guneak sortzen ditugu, jatekoak bazkaltiarren aurrean prestatuz, ekitaldiari balio bereizgarria emateko.
Hainbat proposamen aurkezten ditugu hamaiketakoak egiteko, zutik zein eserita, buffet zerbitzua edo networkinga errazteko. Finean, hainbat proposamen, lan jardunaldietako atsedenaldiak betetzeko.
Proposamen sofistikatuak, mahaiaren eta gure plateren dotoretasuna eta dekorazio zaindua nabarmenduz. Xehetasun bakoitza funtsezkoa da benetako gala afari bat nabarmentzeko. Esperientzia, jakintza eta pasioa, kalitaterik onena eskaintzeko.